XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KULTURA ETA TURISMO SAILA INFORMAZIO PUBLIKOA, Kulturaren aldetik Ogasun Interesgarri aldarrikatzeko espedienteari buruzkoa.

(1988.eko uztailaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 141. alean argitaratutako iragarpenaren osakia). (Hutsen zuzenketa).

1989ko maiatzaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 91. alean argitaratutako Informazio publikoan hutsak egin direla oharturik, horiei dagozkien zuzenketak egiten dira ondoren:

Honako hau dionean: Euskadiko Ondare Monumentalaren Aholku-Batzordeak, ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 9.2. eta 3.2. atalek ezartzen dutenaren arabera onartutako organu denez gero, aldeko erizpena eman dio, Bilboko Campos Eliseos Antzokia, Monumentu kategoriaz, Kulturaren aldetik Ogasun Interesgarri aldarrikatzeari, ondoko mugapenaren arabera: Bertendona kaleko zenbaki ezpareen fatxada-lerroa, 5. (Campos Eliseos Antzokia) eta 3. (atxikiriko eraikina) zenbakietako eraikinak barne direla, Barrunkua kaletik Euskalduna kaleraino doan Antzokiaren fatxada-lerroa, bi kale horien arteko eskinean dagoen eraikina ere sartuz; beraz perimetro horretan Bertendona kaleko 3. eta 5. zenbakiak eta Euskalduna kaleko 10. zenbakia sartzen dira, hiruotako lehenengoa Campos Eliseos Antzokiaren ingurutzat jotzen delarik.

Honako hau esan behar du: Euskadiko Ondare Monumentalaren Aholku-Batzordeak, ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 9.2. eta 3.2. atalek ezartzen dutenaren arabera onartutako organo denez gero, aldeko erizpena eman dio, Bilboko Campos Eliseos Antzokia, Monumentu kategoriaz, Kulturaren aldetik Ogasun Interesgarri aldarrikatzeari, ondoko mugapenaren arabera: Bertendona kaleko zenbaki ezpareen fatxada-lerroa, 3 bis. (Campos Eliseos Antzokia) eta 3. (atxikiriko eraikina) zenbakietako eraikinak barne direla, Barrunkua kaletik Euskalduna kaleraino doan Antzokiaren fatxada-lerroa, bi kale horien arteko eskinean dagoen eraikina ere sartuz; beraz perimetro horretan Bertendona kaleko 3. bis eta 3. zenbakiak eta Euskalduna kaleko 10. zenbakia sartzen dira, hiruotako bigarrena Campos Eliseos Antzokiaren ingurutzat jotzen delarik.